XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esana da, irria gizonaren berezgoa dela.

Dena den, beti pentsatu dut gizonak on duela behin edo behin irri egitea gauza larrienen kontu, eta batez ere, bere buruaren.

Hortan dugu noski senda-gailu ederra dogmatizgoa guztien kontra, eta aurrera bidean eragile egokia.

Hala ere, hunat eldurik artikulu huntan, gogoratu zait ea ez den nere irria halako kirrizka batekin ateratzen.

Ez da arritzekoa: gai ugari balin ba dire munduan edo-zein irri izoztekotz sortu-arau, ez dea nabargarrienetakoa gure denborako juduen kondaira?.

Mirande -ren artikulua bezalakoak milaka ere sortuko ba liretezke euskal-agerkarietan, ez dut uste inork pentsatuko lukeen, hori dela euskaldunen ustegoa.

(Samingarri zait, badarik ere, Mirande -ren mintza-era euskaldun irakurleentzat egiten duelarik: dakizuten bezala..., euskaldunak zozokeria horietan akort garela bai leki bezala, aurretikan).

Alta ba, lan huntaz nahi ditut behinik behin ixiltasunaren arriskuak ere aizatu.

Bada Paris -en jende asko Mirande -ren joera horien goratzeko gerturik.

Ez dire gure-erri kideak besterik esanik ere ez juduek ez inork zanpatuak.

Bai zera!.

Politika dela, edo dirua, ba dute horiek ahala.

Bainan, zinez uste ahal du Mirande-k euskaldunen artean aurkituko dituela bide hartarako lagunak?.